ZAINDU ALBAITARITZA-CLINICA VETERINARIA

1995ean sortu ginen albaitaritza zerbitzuak emateko. Ordutik hona zuen etxeko animaliak zaindu eta osatzen aritu gara. Horretarako, medikuntza orokorra eta kirurgia lantzen ditugu. Klinikan bertan hematologia-laborategia, erradiologia digitalerako tresneria eta ebakuntza-gela ditugu. CEPPA erakundeak (Club Español del Perro de Pastor Alemán) mokorretako erradiografien bidezko displasia-diagnostikoak ematea baimendu digu. Horrez gain, Akupuntura Graduondokoa (Zaragozako Unibertsitatea) eta Errehabilitaziori buruzko Ziurtagiria (European School of Veterinary Postgraduate Studies) ditugu.

Aurten, gure zerbitzuen eskaintza handitu egin da; izan ere, errehabilitazioa egiten hasi gara. Osasun teknika horretara honako hauek biltzen dira: IV laserra, ultrasoinuak eta oraintsu gehitu dugun akupuntura tradizional txinatarra eta mendebaldekoa, animalien errehabilitaziorako eta min kronikoaren tratamendurako. Teknika horiek guztiak gizakiongan erabilgarriak eta eraginkorrak dira eta, horrenbestez, gure animalien gaixotasunetan aplikatzea erabat egokia da. Gure ustez, oso erabilgarriak izango dira muskuluetako lesio akutuetarako, operazio aurrerako eta operazio osterako. Beraz, gaixotasun kroniko osteoartikularrei aurre egiteko ikuspegi berria dugu zuen eskura.

Ibarra kalea 13, Elorrio (Bizkaia) E-mail: albazain@euskalnet.net Tlf: 946 82 04 94